Bideoa ikusi

HERRIETAKO EZKILEK SOLAS EGIN

HERRIETAKO EZKILEK SOLAS EGIN

Esaten dute Baztanen elkarren ondoan zeuden hiru herritako ezkilek elkarrekin hitz egiten zutela. Almandozko ezkilak honako hau egiten zuen:

– Ttakata ttak! Ttakata ttak! Ttakata ttak! Ttakata ttak!

Berroetakoak, berriz:

– Pun! Pun! Pun! Pun!

Anizkoak, ordea:

– Ttikiti tak! Ttikiti tak! Ttikiti tak!

Nonbait horrek esan nahi zuen Almandozko ezkilak honako hau esaten zuela:

– Bakailao saltsa! Bakailao saltsa! Bakailao saltsa! Bakailao saltsa!

Berroetakoak erantzun:

– Balukek, janen lukek! Balukek, janen lukek15!

Anizkoak, aldiz:

– Baduk eta ekarrak! Baduk eta ekarrak! Baduk eta ekarrak!

(Berroeta. Moldatua)

_____
15- Kontakizunean horrela esaten den arren, euskara zuzenean bahu, janen huke behar luke.

Bortzirietan, esaterako, elkarren ondoan dauden Arantza eta Igantzi herrietako ezkilek honela egiten zuten:

-“Tan-tan! Tan-tan! Tan-tan!”

– “Trin-tin! Trin-tin! Trin-tin!”

Nonbait, horrek esan nahi zuen Arantzakoak “Zerria landan! Zerria landan! Zerria landan!” esaten zuela, eta besteak “Ateri! Ateri! Ateri!” erantzuten ziola.

(Bera. Moldatua)

Baztango beste bi herriren artean ere, bestelako solasaldia zuten ezkilek.

Elbeteko ezkilak “Ttapa ttin! Ttapa ttin!” egiten zuenean zera esan nahi zuen:

– Bakailao saltsa! Bakailao saltsa!

Eta Elizondokoak erantzuten zion:

– Balukek, janen lukek16!

(Gartzain. Moldatua)

_____
16- Kontakizunean horrela esaten den arren, euskara zuzenean bahu, janen huke behar luke.

ITSASOAN ARI DIRA ARBOLAK LANDATZEN

ITSASOAN ARI DIRA ARBOLAK LANDATZEN

Itsasoan ari dira arbolak landatzen,
itsuak ikusi du etxe bat erretzen,
muttua oihuka, jendea biltzen,
hanka motza lasterka,
uraren garrai(a)tzen.

(Bera)

NOIZNAHI KANTATZEKO

  • All
  • Abestia entzun
  • Bideoa ikusi
  • Testua irakurri

HIRU TXITO IZAN

HIRU TXITO IZAN

Hiru txito izan eta lau galdu,
txitoaren ama zerk jan du?
Txitoaren ama, oiloa,
axeriak kendu dio lepoa.

Laralaralara, laralara…

Purra-purra egin nion atetik,
kukurruku egin zidan eltzetik,
toki onetik.

Laralaralara, laralara…

(Arizkun)

NOIZNAHI KANTATZEKO

  • All
  • Abestia entzun
  • Bideoa ikusi
  • Testua irakurri

BAT ETA BI

BAT ETA BI

Bat eta bi, hiru eta lau,
amak uretan hartu nau.
Bi ta bi lau ta beste bi sei,
amak etxetik egin dit dei.
Sei ta lau hamar ta hamar hogei,
nork kontu egin lore hauei?
Hogei bosteko ehun zuzen,
gure bildotsak denak gizen.

Katutxo bat xuri-gorria,
kaletikan etorria.
Goxoro goxo, makur-makurra
etxe barruan lapurra.
Txoriak kanta, katuak zai(n),
zeren ametsez dago ernai?
Goizean goiz(e)tik kaiola hutsik,
egunak ez du kanturik.
Katua kanpoan pozik,
etxean isil-isilik.

(Etxalar)

NOIZNAHI KANTATZEKO

  • All
  • Abestia entzun
  • Bideoa ikusi
  • Testua irakurri