Administrazioa

TARTARO

TARTARO

Bazen behin Tartaro izeneko gizon zakar bat. Hain zakarra zen, auzo guztia izutzen baitzen harekin. Auzo horretan ba omen zegoen harkaitz tarte batean putzu handi bat, eta auzo guztia han bainatzen omen zen. Tartarok ere hagitz gogoko zuen putzu hura. Beraz, denei alde eginarazi eta beretzat bakarrik hartu zuen. Ordutik han bizi zen, zoriontsu bere putzuan. Halako batean, xori negarrarekin9 eraztun bat egin zuen eta, paratu zuenean, eraztunak izugarrizko boterea eman zion. Egun batean bururatu zitzaion bainatzera joatea. Ur bazterrean zela, eraztuna kendu eta harriaren gainean utzi zuen, baina bera uretan sartu bezain laster, eraztuna ondotik joan zitzaion putzu zulora, eta Tartarok ezin izan zuen harrapatu. Boterea galtzen eta ikaragarri moteltzen hasi zen; bera ere ohartzen zen moteltzen ari zela. Bitartean putzu barrutik oihu egiten zion eraztunak: “Hor nago, hemen nago, hor nago, hemen nago”. Hala ere, ezin zuen harrapatu inondik ere. Eginahalak eginda ere, ezin zuen inondik harrapatu. Tartarok bilatzeari utzi bezain laster, eraztunak esaten zion: “Hor nago, hemen nago, hor nago, hemen nago”. Baina ezin harrapatu. Azkenean, ongi aspertu zenean eta guztiz ahuldurik, etxera abiatu, erori eta hil egin zen. Gero, hegazti beltz handi bat etorri, hura hartu eta airez aire eraman zuen goibel beltz batean sartu arte. Hantxe gelditua da Tartaro. (Bera. Moldatua) _____ 9- Melokotoiek eta muxikek jariatzen duten substantziari deitzen zaio.

ITSASOAN ARI DIRA ARBOLAK LANDATZEN

ITSASOAN ARI DIRA ARBOLAK LANDATZEN

Itsasoan ari dira arbolak landatzen,
itsuak ikusi du etxe bat erretzen,
muttua oihuka, jendea biltzen,
hanka motza lasterka,
uraren garrai(a)tzen.

(Bera)

NOIZNAHI KANTATZEKO

  • All
  • Abestia entzun
  • Bideoa ikusi
  • Testua irakurri