KUKURRUKU

Ondoko piezak buruz ikasteko dira, memoria lantzeko. Horietako batzuek doinu jakin bat dute, baina asko errezitatu egiten dira.


Estas retahílas son juegos de memoria. Algunas de ellas tienen su propia melodía, pero la mayoría se recitan.



Cette chanson à mémoriser est également un virelangue qui sert pour apprendre les numéros. De même, elle est utilisée pour parier qui la récite le plus rapidement possible.

Kukurruku!

Zer duzu?
Buruan min.

Nork egin?
Axeriak.

Axeria non da?
Goitiko bordan.

Zer ari da?
Artoa ereiten.

Artoa zertarako?
Oiloei emateko.

Oiloa zertarako?
Arrautzak erruteko.

Arrautzak zertarako?
Apezari emateko.

Apeza zertarako?
Meza emateko.

Meza zertarako?
Gu eta mundu guzia salbatzeko!

(Ituren)

 


Kukurruku!

Zer diozu?
Buruan min.

Zerk egin?
Axer(i)kok.

Axer(i)ko non da?
Errota azpian.

Zertan?
Basakaranak biltzen.

Basakaranak zerta(ra)ko?
Oiloei emateko.

Oiloak zerta(ra)ko?
Arrautzak (eg)iteko.

Arrautzak zerta(ra)ko?
Apezari emateko.

Apeza zerta(ra)ko?
Meza emateko.

Meza zerta(ra)ko?
Gu eta bertze mundu guzia
salbatzeko!

(Arantza)

Kukurruku!

Zer duzu?
Buruan min.

Zerk egin?
Axeriak ausiki (eg)in.

Axeria non da?
Sasian.

Zer ari da?
Txotxak biltzen.

Txotxak zertarako ditu?
Su egiteko.

Sua zertarako da?
Amatxi berotzeko.

Amatxi zertarako da?
Artoa erauzteko.

Artoa zertarako da?
Oiloari emateko.

Oiloa zertarako da?
Arrautza egiteko.

Arrautza zertarako da?
Apezari emateko.

Apeza zertarako da?
Meza emateko.

Meza zertarako da?
Gu eta mundu guzia salbatzeko!

(Oronoz)

 


Kukurruku!

Zer duk, oilarra?
Buruan min.

Zerk egin?
Axerikok.

Non da axeriko?
Sasipean.

Non da sasia?
Suak erre.

Non da sua?
Urak itzali.

Non da ura?
Idiak edan.

Non da idia?
Alorrean.

Zer ari da?
Artoa ereiten.

Ze(re)ndako dira artoak?
Oiloendako.

Ze(re)ndako dira oiloak?
Arrautzak egiteko.

Ze(re)ndako dira arrautzak?
Apeza(re)ndako.

Ze(re)ndako dira apezak?
Meza emateko.

Ze(re)ndako dira mezak?
Gure eta mundu guziaren salbatzeko!

(Luzaide)

MEMORIA LANTZEKO

  • Dena
  • Abestia entzun
  • Bideoa ikusi
  • Testua irakurri