AMA, GOSEAK NAGO

Ondoko piezak buruz ikasteko dira, memoria lantzeko. Horietako batzuek doinu jakin bat dute, baina asko errezitatu egiten dira.


Estas retahílas son juegos de memoria. Algunas de ellas tienen su propia melodía, pero la mayoría se recitan.



Cette chanson à mémoriser est également un virelangue qui sert pour apprendre les numéros. De même, elle est utilisée pour parier qui la récite le plus rapidement possible.

Ama, goseak nago!
Apezak ditu giltzak!

Joan nintzen apezarengana
emateko giltzak,
apezak esan zidan
emateko esne.

Joan nintzen behiarengana
emateko esne,
behiak esan zidan
emateko belar.

Joan nintzen soroarengana
emateko belar,
soroak esan zidan
emateko igitai.

Joan nintzen arotzarengana
emateko igitai,
arotzak esan zidan
emateko lordo6.

Joan nintzen txerriarengana
emateko lordo,
txerriak esan zidan
emateko ezkur.

Joan nintzen pagoarengana
emateko ezkur,
pagoak esan zidan
emateko haize.

Joan nintzen itsasoarengana
emateko haize.

Itsasoak niri haize,
nik pagoari haize,
pagoak niri ezkur,
nik txerriari ezkur,
txerriak niri lordo,
nik arotzari lordo,
arotzak niri igitai,
nik soroari igitai,
soroak niri belar,
nik behiari belar,
behiak niri esne,
nik apezari esne,
apezak niri giltzak,
nik amari giltzak,
amak niri ogi xerra bat eman,
eskutik eskapatu
eta txakur txar batek jan!

(Beintza-Labaien. Moldatua)

_____
6- Gantz lodia.

MEMORIA LANTZEKO

  • Dena
  • Abestia entzun
  • Bideoa ikusi
  • Testua irakurri