IRUNGO MAIO

Memoria kanta honek, aho korapiloa izateaz gain, zenbakiak ikasteko ere balio du.
Era berean, jolaserako ere erabiltzen da, apustu modura, zeinek azkarrago esan:


Esta retahíla para memorizar es a su vez un trabalenguas que sirve para aprender los números.
Del mismo modo, también se utiliza para jugar, a ver quién lo pronuncia más rápido.


Chanson pour travailler la mémoire qu’est aussi un tongue twister et nous aide à apprendre
les chiffres . Il est également utilisé pour jouer pour voir qui le dit plus rapidement .

Irungo Maio, zer afaria geniken bart?
Erretiluan eper bat.

Irungo Maio, zer afaria geniken bart?
Bi tortoilo jan genizken bart. Bi tortoilo jan genizken bart.
Bi tortoilo, erretiluan eper bat.

Irungo Maio, zer afaria geniken bart?
Hiru oilo jan genizken bart. Hiru oilo jan genizken bart.
Hiru oilo, bi tortoilo, erretiluan eper bat.

Irungo Maio, zer afaria geniken bart?
Lau antzara jan genizken bart. Lau antzara jan genizken bart.
Lau antzara, hiru oilo, bi tortoilo, erretiluan eper bat.

Irungo Maio, zer afaria geniken bart?
Bost pirilu jan genizken bart. Bost pirilu jan genizken bart.
Bost pirilu, lau antzara, hiru oilo, bi tortoilo, erretiluan eper bat.

Irungo Maio, zer afaria geniken bart?
Sei xikiro jan genizken bart. Sei xikiro jan genizken bart.
Sei xikiro, bost pirilu, lau antzara, hiru oilo, bi tortoilo, erretiluan eper bat.

Irungo Maio, zer afaria geniken bart?
Zazpi xexen jan genizken bart. Zazpi xexen jan genizken bart.
Zazpi xexen, sei xikiro, bost pirilu, lau antzara, hiru oilo, bi tortoilo,
erretiluan eper bat.

Irungo Maio, zer afaria geniken bart?
Zortzi idi jan genizken bart. Zortzi idi jan genizken bart.
Zortzi idi, zazpi xexen, sei xikiro, bost pirilu, lau antzara, hiru oilo,
bi tortoilo, erretiluan eper bat.

Irungo Maio, zer afaria geniken bart?
Bederatzi basatxerri jan genizken bart. Bederatzi basatxerri jan genizken bart.
Bederatzi basatxerri, zortzi idi, zazpi xexen, sei xikiro, bost pirilu, lau antzara,
hiru oilo, bi tortoilo, erretiluan eper bat.

Irungo Maio, zer afaria geniken bart?
Hamar karga ardan gorri edan genizken bart.
Hamar karga ardan gorri edan genizken bart.
Hamar karga ardan gorri, bederatzi basatxerri, zortzi idi, zazpi xexen, sei xikiro,
bost pirilu, lau antzara, hiru oilo, bi tortoilo, erretiluan eper bat.

Irungo Maio, zer afaria geniken bart?
Hamaika karga ardan txuri edan genizken bart.
Hamaika karga ardan txuri edan genizken bart.
Hamaika karga ardan txuri, hamar karga ardan gorri, bederatzi basatxerri,
zortzi idi, zazpi xexen, sei xikiro, bost pirilu, lau antzara, hiru oilo,
bi tortoilo, erretiluan eper bat.

Irungo Maio, zer afaria geniken bart?
Hamabi karga kafe bero hartu genizken bart.
Hamabi karga kafe bero hartu genizken bart.
Hamabi karga kafe bero, hamaika karga ardan txuri, hamar karga ardan gorri,
bederatzi basatxerri, zortzi idi, zazpi xexen, sei xikiro, bost pirilu,
lau antzara, hiru oilo, bi tortoilo, erretiluan eper bat.

Irungo Maio, zer afaria geniken bart?
Hamahiru karga pipa-puru erre genizken bart.
Hamahiru karga pipa-puru erre genizken bart.
Hamahiru karga pipa-puru, hamabi karga kafe bero, hamaika karga ardan txuri,
hamar karga ardan gorri, bederatzi basatxerri, zortzi idi, zazpi xexen,
sei xikiro, bost pirilu, lau antzara, hiru oilo, bi tortoilo, erretiluan eper bat.

(Goizueta)

MEMORIA LANTZEKO

  • Dena
  • Abestia entzun
  • Bideoa ikusi
  • Testua irakurri