Noiznahi kantatzeko

BAT ETA BI

BAT ETA BI

Bat eta bi, hiru eta lau,
amak uretan hartu nau.
Bi ta bi lau ta beste bi sei,
amak etxetik egin dit dei.
Sei ta lau hamar ta hamar hogei,
nork kontu egin lore hauei?
Hogei bosteko ehun zuzen,
gure bildotsak denak gizen.

Katutxo bat xuri-gorria,
kaletikan etorria.
Goxoro goxo, makur-makurra
etxe barruan lapurra.
Txoriak kanta, katuak zai(n),
zeren ametsez dago ernai?
Goizean goiz(e)tik kaiola hutsik,
egunak ez du kanturik.
Katua kanpoan pozik,
etxean isil-isilik.

(Etxalar)

NOIZNAHI KANTATZEKO

  • All
  • Abestia entzun
  • Bideoa ikusi
  • Testua irakurri

BARTTOLO

BARTTOLO

Barttolok (eg)in omen
zu(e)n lastozko zubia,
handikan pasatzeko bera ta nobia.
Pasatzen hasi eta erori zubia,
Barttolok hartu omen du
ipurdiko handia.

Txurriana ttiki-ttikittin,
txurriana ttikittin!
Txurriana ttiki-ttikittin,
txurriana ttikittin!

(Leitza)

NOIZNAHI KANTATZEKO

  • All
  • Abestia entzun
  • Bideoa ikusi
  • Testua irakurri

ALDAPEKO

ALDAPEKO

Aldapeko sagarraren
adarraren puntan,
puntaren puntan,
txoria zegoen kantari:
txiruliruli, txiruliruli!
Nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?

Bagerala, ez gerala mutil eta neska,
nonahitikan biltzen dira egitera besta,
mila sorgin, dantzari Zugarramurdin.
Txiruliruli, txiruliruli!
Nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?

(Etxalar)

NOIZNAHI KANTATZEKO

  • All
  • Abestia entzun
  • Bideoa ikusi
  • Testua irakurri