DULUN-DULUN
Dulun-dulun joare,
behiak heldu dire.
Doniongo8 plazan,
hiru atso dantzan,
batak besteari:
“bere graziari”.
Latxikon, latxikon,
giri-giri on!
(Etxalar)
_____
8- Donibaneko.
Dulun-dulun joare,
behiak heldu dire.
Doniongo8 plazan,
hiru atso dantzan,
batak besteari:
“bere graziari”.
Latxikon, latxikon,
giri-giri on!
(Etxalar)
_____
8- Donibaneko.
Bat eta bi, hiru eta lau,
amak uretan hartu nau.
Bi ta bi lau ta beste bi sei,
amak etxetik egin dit dei.
Sei ta lau hamar ta hamar hogei,
nork kontu egin lore hauei?
Hogei bosteko ehun zuzen,
gure bildotsak denak gizen.
Katutxo bat xuri-gorria,
kaletikan etorria.
Goxoro goxo, makur-makurra
etxe barruan lapurra.
Txoriak kanta, katuak zai(n),
zeren ametsez dago ernai?
Goizean goiz(e)tik kaiola hutsik,
egunak ez du kanturik.
Katua kanpoan pozik,
etxean isil-isilik.
(Etxalar)
Bat, bida, hiru, lau,
ezkontzen da mundu hau,
arratoia fraile,
kukua meza emaile.
Kukuki! Kukuki!
Katu zaharra(r)i ipurdi(a)n
milik(a) (eg)in!
(Almandoz)
Barttolok (eg)in omen
zu(e)n lastozko zubia,
handikan pasatzeko bera ta nobia.
Pasatzen hasi eta erori zubia,
Barttolok hartu omen du
ipurdiko handia.
Txurriana ttiki-ttikittin,
txurriana ttikittin!
Txurriana ttiki-ttikittin,
txurriana ttikittin!
(Leitza)
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan,
puntaren puntan,
txoria zegoen kantari:
txiruliruli, txiruliruli!
Nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?
Bagerala, ez gerala mutil eta neska,
nonahitikan biltzen dira egitera besta,
mila sorgin, dantzari Zugarramurdin.
Txiruliruli, txiruliruli!
Nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?
(Etxalar)