Bolon bat eta bolon bi
bolon putzura erori.
Erori bazen, erori
ez da geroztik ageri.
Bolon, bolon, bolona,
gure haurra, haur ona.
Bolon, bolon, bolon, bolon, bolona.
Gure haurraren haur ona
balio luke Baiona,
Baiona diru(are)kin baino
nahiago dugu haur ona.
Bolon, bolon, bolona,
gure haurra haur ona.
Bolon, bolon, bolon, bolon, bolona.
Haurra, egizu lo ta lo
eman(en) (di)zkizut bi kokollo.
Orain bat, gero bestea,
gauean txokolatea.
Bolon, bolon, bolon, bolon, bolona.
(Etxalar)