Bili-bili bonbolo senda lo,
akerra Frantzian balego,
astoak soinu, idiak dantza,
ahuntzak danbolina jo.
(Leitza)
Bolon bat eta bolon bi,
bolon putzura erori,
erori bazen erori,
ez zen geroztik ageri.
Haurra egin (e)zazu lo ta lo,
emango dizut bi toto,
orain bat eta gero beste bat.
Bolon-bolon-bolona.
(Etxaleku)