ATZO TTUN-TTUN

Umea besoetan, sehaskan nahiz ohean lokartzeko kantak:


Para dormirle en brazos, en la cuna o en la cama:


Chansons pour qu’ils s’endorment dans le berceau, dans le lit ou dans les bras :

Atzo ttun-ttun,
gaur ere ttun-ttun,
beti ttun-ttun
gaitun gu.


Zazpi librako
oilo xuria
azeritxoak
jan digu.


Atzo ttun-ttun,
gaur ere ttun-ttun,
beti ttun-ttun
gaitun gu.


Azeritxoa
tripa beteta
otsoak jan du
mendian.


Atzo ttun-ttun,
gaur ere ttun-ttun,
beti ttun-ttun
gaitun gu.

(Etxalar)

LOKARTZEKO

  • Dena
  • Abestia entzun
  • Bideoa ikusi
  • Testua irakurri