Ondoko piezak buruz ikasteko dira, memoria lantzeko. Horietako batzuek doinu jakin bat dute, baina asko errezitatu egiten dira.
Estas retahílas son juegos de memoria. Algunas de ellas tienen su propia melodía, pero la mayoría se recitan.
Cette chanson à mémoriser est également un virelangue qui sert pour apprendre les numéros. De même, elle est utilisée pour parier qui la récite le plus rapidement possible.
Ama, ekarzu papa!
Haurra, apezak du giltza!
Joan nintzen apezarengana
nahi nuela giltza,
apezak esan zidan
nahi zuela arrautza.
Joan nintzen oiloarengana
nahi nuela arrautza,
oiloak esan zidan
nahi zuela gari.
Joan nintzen alorrarengana
nahi nuela gari,
alorrak esan zidan
nahi zuela ongarri.
Joan nintzen behiarengana
nahi nuela ongarri,
behiak esan zidan
nahi zuela belar.
Joan nintzen soroarengana
nahi nuela belar,
soroak esan zidan
nahi zuela igitai.
Joan nintzen arotzarengana
nahi nuela igitai,
arotzak esan zidan
nahi zuela urdai.
Joan nintzen txerriarengana
nahi nuela urdai,
txerriak esan zidan
nahi zuela ezkur.
Joan nintzen arbolarengana
nahi nuela ezkur,
arbolak esan zidan
nahi zuela haize.
Joan nintzen itsasoarengana
nahi nuela haize.
Itsasoak niri haize,
nik arbolari haize,
arbolak niri ezkur,
nik txerriari ezkur,
txerriak niri urdai,
nik arotzari urdai,
arotzak niri igitai,
nik soroari igitai,
soroak niri belar,
nik behiari belar,
behiak niri ongarri,
nik alorrari ongarri,
alorrak niri gari,
nik oiloari gari,
oiloak niri arrautza,
nik apezari arrautza,
apezak niri giltza,
nik amari giltza,
amak niri papa,
nik hartu eta jan,
ondotxo irabazia da eta!
(Beintza-Labaien. Nerea Urbizuk musikatua)