HONEK TXOTXAK…

Behatzen funtzioak, txikienetik hasita.


Las funciones de los dedos, empezando por el meñique.


Les fonctions des doigts, en commençant par le plus petit.

Honek txotxak bildu,
honek su egin,
honek eltzea paratu,
honek pixka bat probatu
eta potzolo honek dena-dena jan!


(Leitza)


Honek arrautzak ekarri,
honek prexitu,
honek gatza eman,
honek pixka bat probatu
eta potzolotzar honek denak jan!


(Berroeta)


Honek txostamarra bildu,
honek su egin,
honek eltzea paratu,
honek pixka bat probatu duelako,
beste honek dena jan!

(Arbizu)


Honek xori bat ekarri,
honek pipildu,
honek saltsatu,
honek dastatu
ta tripa handi honek dena jan!

(Luzaide)

ESKUEKIN ETA BEHATZEKIN JOLASTEKO

  • Dena
  • Bideoa ikusi
  • Testua irakurri